miércoles, 12 de febrero de 2020

Ongi etorri berezia egingo diete irundar berriei

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 11 de Febrero de 2020.

Ongi etorri berezia egingo diete irundar berriei

2019an jaiotako haurrek eta euren gurasoek opari berezia jasoko dute martxoaren 28an (larunbata da), laugarren 'Gorosti bat elkarrekin hazteko' programaren barruan.
Borja Olazabal, gaurko aurkezpenean.
Azken urteotako ohiturekin jarraituz, ongi etorri berezia jasoko dute irundar berriek. 2019an jaiotako haurrek eta euren gurasoek opari berezia jasoko dute martxoaren 28an (larunbata da), laugarren ‘Gorosti bat elkarrekin hazteko’ programaren barruan. Gaur aurkeztu du egitasmoa Irungo Udaleko ordezkari Borja Olazabalek.
Udaletxeko arkupetan egingo dute ekitaldia, musikaz girotua. Gainera, photocall moduko bat ere jarriko dutela iragarri dute udaleko iturriek. Gorostia jasotzeko, familia interesdunek izena eman beharko dute (martxoaren 1a azken eguna da), 010 telefono zenbakira deituta edota udalaren webgunea baliatuz.
Biztanleen erroldari erreparatuta, iaz 445 haur jaio ziren Irunen.

No hay comentarios: