sábado, 1 de febrero de 2020

Jose Luis Azkue pianista Irunen zendu zen atzo

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 1 de Febrero de 2020.

Jose Luis Azkue pianista Irunen zendu zen atzo

OIARTZUNEN JAIOA, "BIKOTE GOGOANGARRIA" OSATU ZUEN LUIS MARIANO ABESLARI ETA LAGUNAREKIN

01.02.2020 | 06:25
Jose Luis Azkue. 
DONOSTIA - Jose Luis Azkue musikari gipuzkoarra, Luis Marianoren pianista izandakoa, Irunen hil zen atzo, eta bertan izango dira hileta elizkizunak gaur.
Soinujole ere izandako Azkue Oiartzunen jaio zen 1930ean, eta oso gazte iritsi zen mugako udalerrira. Nazioarteko hainbat bira eta ekitaldietan parte hartu ondoren, Auñamendi entziklopediaren arabera Gipuzkoako lehen piano-taberna, Alambicq entzutetsua zabaldu zuen Irunen.
"Patuak oso gazterik ekarri zuen gure hiria, eta, ordutik, gu guztion bihotza irabazi zuen", adierazi zuen Irungo Udalak ohar batean, eta Jose Antonio Santano alkateak "doluminak" helarazi dizkie bere familiari eta hurbilekoei.
Gogora ekarri du "Jose Luisen bidea, Irundar ospetsuenetako bat izandako Luis Marianorenarekin gurutzatu zela", eta elkarrekin "bikote gogoangarria" osatu zutela.
"Gaurko egunez gure hiriko musika eta kultura pixka bat umezurtz geratu dira, baina bere ondare handia sendo errotuta geratuko zaigu, gizatiarra zein profesionala; baita oroitzapenak ere, bere musikari eta bere Alambicqi betirako lotuta geratuko direnak. Nire maitasuna eskaini nahi diot une latz hauetan bere emazte Juncali eta bere familia osoari", esan zuen Santanok.
Kaleratutako oharraren arabera, Azkue nerabe zela iritsi zen Irunera, eta 50eko hamarkadan ezagutu omen zuen Luis Mariano, Avenida zineman egindako emanaldi batean. Topaketa horrekin hasitako "ibilbideak", Espainiatik kanpo kontzertu ugari eskaintzera eraman zituen. - M. Tolosa

No hay comentarios: