Kudeaketa lanak egiteko terminala Azken Portu kiroldegian zegoena da. Palmera Monteroko herritarren joan-etorri handiagatik jarri dute han.
Palmera Montero gunean administrazioarekin kudeaketa lanak egiteko terminala jarri dute. Gailu hori Azken Portun zegoena da. Hala, San Martzial kaleko HAZ bulegoan dauden biekin osatu du Irungo Udalak berehalakoan tramiteak egiteko sistema. Gune horretan gailua jartzearen arrazoia izan da Palmera Monteron dagoen herritarren joan-etorria handia dela.
Monica Martinez Informazio Gizarte eta Herritarren Parte Hartze ordezkariak zehaztu du Artiatik asko urrundu gabe, tramiteak egiteko aukera Arbes eta Dunboako auzokideei hurbildu dietela. Aldi berean, azalpenak emateko teknikariak bertan egongo direla jakinarazi du, terminala nola erabili erakusteko. Horiek astelehen eta asteazkenetan egongo dira 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegiarekin; astearte, ostegun eta ostiraletan 11:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Iaz, 28.143 irundarrek erabili zituzten terminal horiek kudeaketa lanak egiteko. Besteak beste, errolda agiriak eska daitezke, udalarekin harremana duten zergen eta tasen ordainketa egin daiteke, edo udalekuetan izena eman daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario