martes, 4 de febrero de 2020

Larrialdi klimatikoari nola aurre egin aztertuko dute laugarren Uhinak kongresuan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 3 de Febrero de 2020.

Larrialdi klimatikoari nola aurre egin aztertuko dute laugarren Uhinak kongresuan

Irailaren 30etan eta urriaren 1ean egingo dute Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Biltzarra, 'Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara' lelopean.
Ficoba
Ficoba erakustazokak laugarrenez jarraian Uhinak kongresua jasoko du aurten. Irailaren 30etan eta urriaren 1ean egingo dute Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Biltzarra, Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara lelopean. Ficoba eta Aztik antolatzen dute kongresua, zenbait erakunderekin batera.
Kongresuaren helburua, antolatzaileen arabera, «kudeatzaileek klima aldaketaren aurrean dituzten beharrak ezagutzea eta komunitate zientifikoak horiek konpontzeko zer ekarpen egin dezakeen ikustea da». Horretarako,lau bloke nagusitan banatuko dira bertaratutakoak: lehenengoan, 1.5 ºC-tik gorako berotze globalaren ondorioez ariko dira; bigarrenean, muturreko olatuak, denboraleak edota marea meteorologikoak landuko dituzte; hirugarrenean, ozeanoetako eta kostaldeko ekosistemek harrapatutako karbonoa, ekonomia urdinaren deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularraz ariko dira, besteak beste; amaitzeko, laugarren blokean lehen mailako hizlariak bilduko dituzte. Bertan, honako gaiak landuko dituzte: klima larrialdiari eta horrek itsasertzen dituen ondorioak eta zeharkako eta diziplina anitzeko batetik heldu ahal izateko testuinguru egokia diseinatzeko ideiak eta hausnarketak partekatuko dituzte.
«Ezer ez egiteak dakarren kostua askoz ere handiagoa izango da aldaketei aurre egiteko eta aldaketetara egokitzeko kostua baino», diote antolatzaileek. Kongresuaren inguruko informazio gehiago, lotura honetan eskuragarri.

No hay comentarios: