'Planetaren ordua' ekimena Irunen ospatuko da beste urte batez
LARUNBATEAN, HILAK 28, HIRIKO ERAIKIN PUBLIKO GARRANTZISUENETAKO ARGIAK ITZALIKO DIRA ORDU BATEZ
– J.G. 25.03.2020 | 01:51
IRUN – Irungo Udalak, Garapen Iraunkorreko arloaren bidez, aurten ere Planetaren orduaekimenarekin bat egingo duela iragarri du aste honetan. Beraz, datorren larunbatean, hilak 28, 20.30etik 21.30era, eraikin publikoetako eta partikularretako argiak itzaltzeko deialdia luzatu du Udalak, klima aldaketaren aurkako borroka posiblea dela ikustarazteko. COVID-19 birusarengatik bizitzen ari garen ohiz kanpoko egoera zaila dela eta, dagokion araudiarekin bat etorriz, WWFk, ekimenaren antolatzaileak, jardunaldi horretarako aurreikusitako kaleko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du. "Hala ere, 20.30etik 21.30era bitartean Estatuko etxe eta monumentu eta eraikin nagusi guztietako argiak itzaltzeko eskatzen jarraitzen dugu", azaldu dute elkartetik. Horrela, Irungo Udalak udaletxeko, Menchu Gal museoko eta San Martzial elizako argiztapenak itzaliko ditu larunbatean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario