Irun Etxealditik Euskaraldira ekimenera gehitu da
KONFINAMENDUAN EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEKO EKINTZETAN PARTE HARTUKO DU UDALAK
– J.G. 22.04.2020 | 01:03
IRUN – Irungo Udalak aste honetan jakinarazi duenez, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartuko du. Proiektua Euskaltzaleen Topaguneak jarri du martxan lurralde osoan, bizi dugun alarma egoeraren harira, eta Euskaraldirako entrenatzeko jardueren kanpaina batean datza, familiek konfinamendu egun hauetan etxean egiteko jardueretan. Beraz, pasa den astelehenetik eta maiatzaren 3ra bitartean, Euskara arloaren bidez, Irungo Udala mezuak botatzen eta etxean egiteko jarduerak proposatzen joango da bere sare sozialetan. Aurreikusten diren proposamenen artean, mahai jokoekin gozatzea eta euskarazko filmak ikustea aipatu ditu Udalak. Euskara arloak idatzi bat bidali die 2018an belarriprest edo ahobizi gisa parte hartu zuten guztiei, ekimenaren berri emateko, eta irundar guztiak animatu ditu nork ahal duen neurrian etxetik programan parte har dezan eta haren edukiak parteka ditzan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario