viernes, 31 de julio de 2020

Olaberriako Babes Plana berraktibatzea eskatu du EAJk

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 31  de Julio de 2020.

Olaberriako Babes Plana berraktibatzea eskatu du EAJk

ESPAZIO BERDE HORI BERRESKURATZEKO APUSTUA EGITEAREN BEHARRA PREMIATU DUTE JELTZALEEK

31.07.2020 | 00:23
IRUN – Olaberrian dauden Monteroko lau minda-putzuen deskontaminazioa "azkenean amaitzear dagoelako" pozik agertu zen atzo Irungo EAJko udal taldeak. Jeltzaleek urteetan zehar bailara berreskuratzeko egin dituzten etengabeko eskariak gogorarazi zituzten, nahiz eta udal gobernu sozialistak zioenez, hori Eusko Jaurlaritzaren eskumena izan. "Denborarekin, gobernuak esandakoa ez zela horrela egiaztatu da", adierazi zuten taldetik. Hala ere, EAJtik minden deskontaminatzea bailara berreskuratzeko lehen pauso oso garrantzitsu bat dela onartu zuten; izan ere, jeltzaleek ingurune horrek "Irun aberastuko duten hainbat helburu kontuan dituen Babes Plan Berezi bat" duela gogorarazi zuten. Hala ere, taldetik azken urteotan plan horrek aurrerapen garrantzitsurik ez dituela izan nabarmendu zuten, eta horregatik "aurrerapausoak ematen jarraitzearen garrantzia" gogorarazi nahi izan zioten udal gobernuari.

No hay comentarios: