miércoles, 26 de agosto de 2020

San Martzial-Txingudiko igerilekuek, 5.000 erabiltzaile baino gehiago aurten

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 25 de Agosto de 2020.

San Martzial-Txingudiko igerilekuek, 5.000 erabiltzaile baino gehiago aurten

Osasun krisiak aurtengo denboraldia mugatu arren, «jende asko» bertaratzen ari dela ondorioztatu du udalak.
Uda honetan igerilekuetan ateratako irudi bat.
Uztaila bukaeran San Martzial-Txingudi kirol guneko igerilekuak zabaldu zituztenek, 5.000 lagun baino gehiago pasatu dira bertatik. Gaur bertan eman du udalak udako balorazioaren inguruko txostena.
Osasun krisia dela eta, jende kopurua murriztu behar izan dute, baina nolanahi ere, «jende asko» bertaratzen ari dela ondorioztatu du udalak. Bi erabilera txanda bereizi dituzte (goizez eta arratsaldez) eta gehienez 150 pertsona sartu ahal izan dira aldi berean. Hilaren 19tik aldiz, erabiltzaileek hiru orduko epea dute igerilekuaz gozatzeko. Segurtasun distantzia bermatzeko asmoz, puntu batzuk markatu dituzte berdegunean.
Irailaren 15era bitarte zabalik jarraituko dute igerilekuek. Sartzeko, aurretik izena eman beharko da, esteka honetan.

No hay comentarios: