Udalak hirian euskara sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du
Euskara Arloak jakinarazi duenez, ireki da Irungo Udalak hirian euskara sustatzeko eskaintzen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bost finantzaketa lerro jarri dira martxan; guztiak Irunen euskara erabiltzea bultzatzeko ekimenak babesteko.
Monica Martinez ordezkariak azaldu duenez, «laguntza ekonomiko hauek Arloak euskararen alde sustatzen dituen ekimenak osatzen dituzte, hala nola Loidi ikerketa beka, zeinetarako deialdia abian dagoen. Hirian euskara sustatzeko ekimenak aurrera eraman nahi dituzten pertsona eta elkarte guztientzat dira; bai jarduera puntual bat egin nahi dutenentzat, bai epe luzeko programak garatu nahi dituztenentzat. Horrela hazten lagundu nahi diegu».
Honako hauek dira dirulaguntza lerroak: Entitate pribatuek Irungo udalerrian dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota garatzeko (4.700 euro); Euskararen Nazioarteko Eguna ekitaldietarako (4.000 euro); Euskara sustatzea helburu duten ekintza sozialak: gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko programak eta euskararen erabilera sustatzeko programa orokorrak (7.496 euro); Hizkuntza paisaia euskaratzea programak: irudi korporatiboa, errotulazioa, web orriak, esatariak, euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz egindako publizitatea hedabideetan garatzeko (15.000 euro); 2020-2021 ikasturtean Irungo eskoletan bertsolaritzaren inguruko ikastaroak emateko (15.664 euro). Azken honen eskaria irailaren 30a arte burutu daiteke Irungo Udalaren webgunean. Gainontzekoen epe-data azaroa eta abendua bitartean da.
www.irun.org/euskara webgunean kontsultatu daiteke informazio guzti hau, baita abian jarritako beste ekimen batzuen kontsulta burutzeko aukera ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario