Ugaldeko futbol zelai berritua badoa
kolorez janzten
Dagoeneko belar artifizialaren zati bat zabaldu dute, harmailetako elementuak
eta argiztapena hobetzea ere ekarriko duen ia 300.000 euroko proiektu baten
barruan
Ugalde-Kateko futbol zelaiko lanak aurrera doaz, eta, egun hauetan, belar artifizial berria jartzen hasi dira, 2003an zabaldu zen instalazio bati itxura berria emateko lanen barruan.
Azken urteetan, belar aldaketa puntualak egin izan dira Ugalde-Kateko futbol zelaian, mantentze lanen barruan, baina, instalazioaren erabilera handia eta jatorrizko belar artifiziala jarri zenetik igarotako denbora luzea kontuan izanik, beharrezkoa zen zelaia berritzea, jokalariak ahalik eta baldintza onenetan jarduteko.
Lanen deskripzioa Egungo belar artifizialaren ordez belar geruza berri bat jarriko da, indarrean dagoen araudiaren araberako ezaugarriak dituena, oinarri elastiko moteltzaile baten gainean. Era berean, ureztapen sistema hobetuko da, eta lan osagarri hauek egingo dira:
– Egungo drainatze sarea egokitzea, gainazaleko jariatze ura behar bezala hustea bermatzeko eta zelaian urik pilatu ez eta jokoa ez oztopatzeko
– Harmailetako egungo egituran olana mikrozulatua instalatzea, ikusleak euritatik babesteko
– Egungo proiektagailuen ordez LED argiztapen elementuak jartzea
Lanak egiteko aurrekontua 299.729,89 eurokoa da, eta enpresa esleipenduna, Opsa Obras y Pavimentos Especiales SA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario