Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el viernes día 27 de Noviembre de 2020.
AP-8a gauez itxita egongo da Irun eta Behobia artean larunbatetik igandera
Irungo udalak Hegoaldeko Erronda saihesbidea eraikitzeko daraman lanen barruan, larunbatetik iganderako gauean, azaroaren 28tik 29ra, autobidearen bi ertzak lotuko dituen goiko pasabide berriaren metalezko egitura jarriko da AP-8ko 4,000 kilometro puntuan
Irungo udalak Hegoaldeko Erronda saihesbidea eraikitzeko daraman lanen barruan, larunbatetik iganderako gauean, azaroaren 28tik 29ra, autobidearen bi ertzak lotuko dituen goiko pasabide berriaren metalezko egitura jarriko da AP-8ko 4,000 kilometro puntuan. Hori dela eta, 22: 00etatik 09: 00etara autobidea itxita egongo da bi noranzkoetan Irun eta Behobia artean. Halaber Oinaurreko lotune erdiko irteera itxita egongo da baina ez autobiderako sarrera.
Alternatiba gisa, Behobia noranzko trafikoak Irun M/O ordainlekuko irteeran irten beharko dute eta GI-636 errepidean jarraitu Zaisako biribilgunera eta hemen N-121-A errepidetik AP-8ra sartu Iparralde-Frantzia noranzkoan.
Donostiarako trafikoak 0 irteera hartzeko aukera dute Behobian eta N-121-A errepidetik Zaisako biribilgunera eta hemendik GI-636 errepidetik Irun M/O autobideko ordainlekuan Donostia noranzkoa hartu.
Saihesbideko obrak egiten diren bitartean, autobidean beste mozketa batzuk egingo dira, partzialak zein osoak, pasabide berriaren metalezko egituran aurrelauzak jartzeko, Txingudiko Uren edateko uraren hodia desbideratzeko eta, ondoren, egungo pasabidea eraisteko. Eragin guztiak aldez aurretik iragarriko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario