lunes, 7 de diciembre de 2020

Belaskoenea auzoko komun publiko berria, martxan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 7 de Diciembre de 2020

Belaskoenea auzoko komun publiko berria, martxan

Ostiralean zabaldu zuten hirian aurki daitekeen hamalaugarren komun publikoa.

Irungo hamalaugarren komun publikoa zabaldu berri dute, Belaskoenea auzoan hain zuzen ere, San Antonio de Padua parkean. Joan den ostiraletik (hilak 4) dago erabilgarri.

Hiriko komun publikoen mantenurako 168.476,77 euroko inbertsioa egiten du udalak urtero, beraz, 0,63 euroko kostua du erabilera bakoitzak. «Hirian tira handia duen zerbitzu publiko bat emateko beste inbertsio bat da. Komun modeloa osoa, handia eta prestazio onekoa da, eta hainbat auzotan instalatu nahi dugu, ahalik eta herritar gehienek erabil dezaten. Gainera, Belaskoenekoa herritarren eskaera bati erantzunez jarri dugu», esan du Jon Ugarte ordezkariak.

Ondorengo tokitan aurki daitezkeen komun publikoak: Zabaltza plazan, Urdanibia plazan, Sargia parkearen barruan, Anzaran plazan, Santiagon, skatepark inguruan, Jenaro Etxeandia plazan, Sorozarreta parkean (Burniola kalean, Julian Gayarre kalearekiko bidegurutzean parkeko berdegunearen barruan), Ibarlan, bideko hezkuntzarako pistaren ondoko parking publikoaren parean, Pio XII.a plazan, Alai-Txoko parkean, Elizatxo hiribidearen eta Deskarga kalearen elkargunean, Behobian, merkataritza gunetik gertu, elizaren atzealdean, Katean, kirol eremutik gertu, San Migelen, Julián Sánchez parkean, Olaketan, Gain-Gainean parkean, Belaskoenean, San Antonio Paduakoa parkean.

No hay comentarios: