Ficoba. / Martin Tellechea

COVID-19aren pandemiak sortu duen osasun-krisiagatik, aurten, ekitaldi estatikoak eta doakoak izango dira Olentzeroren Etorrera eta Errege Magoen Kabalgata, segurtasun-neurriak betetze aldera.

Jendearentzako eskuragarri jarri ziren egunean bertan amaitu ziren Olentzero Amaia KZn ikusteko sarrerak. Bestalde, urtarrilaren 4 eta 5ean, Ficobako 3. pabiloian, Erregeen Kabalgatan parte hartu ohi duten 4 karroza ikusi ahal izango dira, eta baita animazioko beste elementu batzuk ere.

Jendeak azoka-formatuan ikusi ahal izango ditu Ekialdeko beren Maiestateak, 20 minutuko emanaldietan eta tokia mugatuta, jendea pilatu ez dadin. Sartzeko, pertsona bakoitzak gonbidapen bat eskuratu beharko du joan nahi duen saioaren aurretik. Sarrerak eskuratzeko aukera abenduaren 21ean, astelehenean, 15:30etik aurrera hasiko da HYPERLINK «http://www.irun.org/entradas» helbidean eta Turismo bulegoan (pertsona bakoitzeko lau, gehienez ere). Sarrerak lortzeko zalantza edo arazoren bat izanez gero, Amaia KZko telefonora deitu daiteke, 943 00 46 28, lanegunetan, 09:00etatik 14:00etara goizez, astelehenetan izan ezik, eta 15:30etik 20:00etara arratsaldez.

Antolakuntzakoen jarraibideak betetzeko eskatzen zaio bertaratzen den jendeari, ezarritako neurriak bete daitezen. Izan ere, tokia murriztu egin da, segurtasundistantziak betetzeko eta jendea pilatu ez dadin. Hona saioak noiz izango diren:

Hilak 4

Goizean: 11:00 – 11:20 – 11:40 – 12:00 – 12:20 – 12:40

Arratsaldean: 16:00 – 16:20 – 16:40 – 17:00 – 17:20 – 17:40 – 18:00 – 18:20 – 18:40 – 19:00 – 19:20 – 19:40

Hilak 5

Goizean 11:00 – 11:20 – 11:40 – 12:00 – 12:20 – 12:40

Arratsaldean 16:00 – 16:20 – 16:40 – 17:00 – 17:20 – 17:40 – 18:00 – 18:20 – 18:40

Udalaren webgunean begiratu daiteke aurtengo “Zure Eguberriak Irunen daude” kanpainako informazio guztia.