2021eko urtarriletik aurrera bigarren faseari ekingo dio udalak. Guztira, 709.877,54 euroko inbertsioa egin dute.
Irungo Udaleko Obra sailak jakinarazi berri duenez, hiriko zenbait errepide asfaltatzeko lehen fasea amaitu berri dute. Azken asteetan hobekuntza lanak egin dituzte Andrearriaga kalean (Tesatik ‘La republica’ izenez ezaguna den eraikinerako), Letxunborro hiribidean (Cafe Irunetik Ibis Hoteleraino), Siutseko igoeran eta Luis Mari Tolosa, Julian Gayarre eta Lekuona Misiolaria kaleetan.
Urtarriletik aurrera ordea, bigarren faseari ekingo diote; ondorengo eremutan ariko dira: Bizkaia kalean, GI-636 azpiko pasabidean, Urdanibia hotelean, Larruginen, Luis de Uranzun, Aranzateko Jaunan, Policarpo Balzolan, Eguzkitzaldean, Cesar Figueridon, Maria Juncal Labandibarren, eta Atalaya hoteleko biribilgunerako sarbidean.
Bi faseetarako 709.877,54 euroko inbertsioa egin du udalak, eta guztira, sei hilabete beharko dituzte proiektua osorik amaitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario