Zerbitzua gauez zortzi gradu edo gutxiagoko tenperaturak aurreikusten direnean aktibatuko dute. Ostatuaz gain, edari beroa eta gosariak eskainiko dizkiete bertan etxerik gabeko herritarrei.
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate saileko ordezkari David Nuñok jakinarazi berri duenez, gaurtik aurrera zabalik egongo da Irungo hotzaren dispositiboa Zubia zentroaren barruan. Ostatua, edari beroa eta gosariak eskainiko dizkiete bertan etxerik gabeko herritarrei.
Zerbitzua gauez zortzi gradu edo gutxiagoko tenperaturak aurreikusten direnean aktibatuko dute. Asteburu honetatik aurrera jarriko dute martxan, udalak aurreikusi baitu tenperaturek behera egingo dutela.
«Zerbitzu hau beste bat gehiago da Udalak bazterketa arriskuan dauden pertsonentzat dituen baliabideen artean; kasu honetan, gaua pasatzeko tokirik ez eta zaurgarritasun-egoeran daudenentzako baliabide bat da. Gau
hotz hauetan inor ostaturik gabe ez geratzea da helburua, eta beharrezko baliabideak jarriko ditugu gaua estalpean igaro nahi duen inor kalean gera ez dadin», esan du Nuñok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario