PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren gobernu akordioaren harira, udaleko zenbait ordezkaritza berrantolatu egin dira. Horren arabera, koalizio moreko hainbat kidek ordezkaritzak eskuratu dituzte. Horietako bat Santi Jimenez da, Hezkuntzako, Gazteriako, Lankidetzako eta Memoria Demokratikoko ordezkari edo zinegotzi berria da. Gaur eman du landuko dituen ildoen berri.
Hezkuntzan jarri du gaurko agerraldian arreta gehien. Esan du oinarrizko bezala duela familiekin harreman zuzena izatea, guraso elkarteekin nahiz eskola kontseiluekin bildu delarik jada hiriko ikastetxeen ebaluazioa egiteko. Aldi berean, beharrezkotzat jo du hezkuntzako profesionalen beharrei entzutea, irakasle direnei zein ez direnei. Aldi berean, 0-3 adin tartekoen hezkuntza eskaintza handitzeko konpromisoa azaldu du.
Gazteria aldetik, haientzako espazioak era jarduerak indartzeko konpromisoa azaldu du, “arreta bulego fidagarri baten bidez”. Gainera, gazte jarduerak antolatzen dituzten kolektiboei balioa ematea lehenetsi du, gazte ekipamenduak zabaltzearekin batera. CBAren bigarren fasea nahiz Martindozenean erabilera berriak txertatzea aurreikusi ditu, baita Irun Haurren Lagunen Hiri gisara finkatzea ere.
Bestalde, beste lehentasun baten berri eman du: Memoria Demokratikoaren bulegoa abian jartzea, “lotura bat izan dadin bere arbasoak edo frankismoan errepresaliatutako pertsonak berreskuratu nahi dituen jendearentzat. Gainera, hiriko memoria demokratikoaren azterketa martxan jarriko da”.
Lankidetzaren alorrean, berriz, aberastasunaren banaketaren eta herrialdeen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du, “funtsezkoa da ulertzea gizakiok elkar behar dugula. Lankidetzari %0,7a eman diezaiokegu, baina saiatuko gara %1era zabaltzen”. Gainera, nabarmendu du arrazoi sozial edo politikoengatik beste herrialdeetatik datozen pertsonei harrera egiteko leku bilakatzea hiria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario