lunes, 4 de enero de 2021

Lluis Companys aitortzeko mozioa onartu du udaleko gehiengoak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA ,el lunes día 4 de Enero de 2021.

Lluis Companys aitortzeko mozioa onartu du udaleko gehiengoak

Kepa Ordoki elkarteak aurkeztutako mozioak aldeko 23 boto eskuratu ditu. Honi esker, Etorbidearen zubiko barandaren elementu bat Kataluniara bidaliko dute eta zubian bertan euskarri fisiko bat jarriko dute.

Companysen entregaren 80. urteurrena beteko da datorren ostiralean.Companysen entregaren 80. urteurrena beteko da datorren ostiralean.

Irungo Osoko Bilkurak ontzat eman berri du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak aurkeztutako mozioa. Lluis Companys y Jover president katalanari aitorpena izeneko mozioa babestu du gehiengoak; aldeko 23 boto jaso ditu proposamenak (PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EAJ eta EH Bildurenak) eta kontrako bakarra (PPrena). Honi esker, Irungo Udalak Etorbidearen zubiko barandaren elementu bat egokitu eta emango dio Generalitateari. Horrez gain, euskarri fisiko bat jarriko dute Etorbidearen zubian, Companysen deportazioa azalduz eta entrega oroitaraziz.

«Lluis Companysek Irungo Avenida zubian ezagutu zuen Francok ezarritako erregimen berria. Hemen urratua izan zen. Hori dela eta, taxuzkoa da aipaturiko guztia oroitaraztea zein Kataluniako presidenteak jasan zituen urraketekiko sentiberatasuna adieraztea Aitorpen eta erreparazio keinu batekin gatoz. Bidasoa eta Kataluniako herritarrok eskubidea dugu zer gertatu zen ezagutzeko. Herri katalanari zubiaren elementu bat emateak funtzio hau betetzen du», esan zuten elkarteko kideek joan den asteko osoko bilkuran.

No hay comentarios: