domingo, 28 de febrero de 2021

Irungo Solas Jolas udalekua lehen pausoak ematen hasi da

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 28 de Febrero de 2021.

Irungo Solas Jolas udalekua lehen pausoak ematen hasi da

Ekimenaren aurtengo aurre-izenemate prozesua martxoaren 1etik 12ra ospatuko da

28.02.2021 | 00:45

Irun Irungo Udalak antolatzen duen Solas Jolas 2021 udalekuan parte hartzeko aurre-izenemateko epea martxoaren 1etik 12ra (14.00ak arte) izango da. Aurre-izenematea bide hauek erabiliz egin ahal izango da: irun.org web orriaren bitartez, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8.00etatik 22.00etara, edo 010 edo 943 505 152 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 8.00etatik 20.00etara. Ondoren, zozketa publikorako onartutakoen behin-behineko zerrenda martxoaren 22an argitaratuko da udal webgunean eta udalekuetarako plazak apirilaren 12an zozketatuko eta argitaratuko dira.

No hay comentarios: