Noticia publicada en Diario Vasco,el domingo día 23 de Mayo de 2021.
Irungo Gure Eskuk sinadurak jaso zituen atzo
«Azken helburua erreferendum bidez erabakitzea posible egitea da», azaltzen dute antolatzaileek
Irungo Gure Eskuk ekitaldi bat ospatu zuen atzo eguerdian Dunboako kanalaren zubi ondoan. Herri dinamika 'Hamaika gara' kanpainan murgilduta dago, sinadura bilketa «erraldoia» burutzeko asmoarekin: «sinadura kanpaina horren azken helburua erreferendum bidez erabakitzea posible egitea da», azaltzen dute. Atzoko ekitaldian interesatu guztiek bere sinadura emateko aukera izan zuten, eta baita 'Hamaika gara' ekimenaren xehetasunak ezagutzeko. Kanpainaren barne sortutako dantzaren entsaioa eta argazki kolektibo bat egin ziren ere. Antolatzaileek azaldu zutenez, Gure Eskuk ekitaldi haundi bat ospatuko du datorren uztailaren 3an Bilbon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario