Noticia Conecta Bidasoa,el viernes día 4 de Junio de 2021.
Solas Jolas programaren plaza kopurua igo da
Irungo Udalak Solas Jolaseko plazen kopurua handitzea erabaki du, eta egungo itxaron-zerrenden arabera esleituko ditu
Aste honetan, Eusko Jaurlaritzak aisialdiko jardueretako taldeetako plaza kopurua handitzeko baimena eman du, gehienez 10 plaza egon daitezen. (Eusko Jaurlaritzaren 21/2021 Dekretua, ekainaren 1eko EHAAn argitaratua). Hori dela eta, Irungo Udalak Solas Jolaseko plazen kopurua handitzea erabaki du, eta egungo itxaron-zerrenden arabera esleituko ditu.
Esleipen berri honetan plaza lortzen dutenek posta elektroniko bat jasoko dute behin betiko izen-ematea egiteko jarraibideekin, eta modu telematikoan egin beharko da Irun Txartela erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario