jueves, 16 de septiembre de 2021

Euskal mitologian oinarritutako 'M' filma larunbatean estreinatuko da

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 16 de Septiembre de 2021.

Euskal mitologian oinarritutako 'M' filma larunbatean estreinatuko da

Trikuharri Elkarteak doako proiekzioa eskainiko du Amaia Kultur Zentroan ekoizpen berri hau aurkezteko

Film labur dokumentalaren aktoreak grabazioaren une batean. / TRIKUHARRI 

Film labur dokumentalaren alktoread grabazioaren une batean./TRIKUHARRI

JOANA OCHOTECO IRUN.

Trikuharri Elkarteak 'M' film laburra estreinatuko du larunbat honetan, hilak 18, 19:00etan Amaia Kultur Zentroan ospatuko den ekitaldian. Konfinamenduan jaio zen ideia baten emaitza aurkezteko unea iritsi da, hilabete askotan zehar proiektuan lan egin ondoren. Sarrerak doakoak dira eta www.irun.org/sarrerak web gunean eskuratu daitezke.

Trikuharriko lehendakari den Txemi Moredak gogoratzen duenez, elkarteak «euskal mitologia, euskal kultura eta ingurumena» lantzen ditu bere jardueretan. Pandemiak aurreikusita zituzten hainbat ekintza mugatu ditu, baina dagoeneko zenbait urrats eman dituzte: 2020ko urrian 'Herensugearen madarikazioa' ipuina argitaratu zuten, 'Papel y +' (Iparralde hiribidea) eta 'El baúl de las ideas' (Nagusi kalea) dendetan erosi daitekena. Orain aurkeztu behar duten 'M' film laburra proiektu honen jarraipena da.

'M' izenburu horrek «Mari, mitologia eta mendia» proiektuei aipamena egiten die, hiruak Trikuharri Elkarteak sustatutakoak: «antolatzen ditugun hitzaldiak, ipuina eta laburmetraia», hurrenez hurren. «Laburmetrai dokumentala da. Marik egin zuen bidaia baten istorioa kontzatzen du», azaltzen du Txemi Moredak. «Anbototik irten zen Landarbasoko sorginekin elkartzeko. Bide horretan, zenbait izaki magikoak ezagutu zituen».

Euskal mitologia ezagutzeko aukeraz gain, ikusleek ingurumenaren zaintza eta errespetuaren inguruko mezua jasoko dute: dokumentalean «gaur egungo Mari zargaldua eta nekatua ager-tzen da, puntu honetara nola iritsi garen jakin gabe. Suak hartutako basoak, zaborra edonon, ezer zaintzen ez duen jendea... Horrela, daukagun dena desagertzeko zorian dago», azaltzen du Trikuharriko zuzendariak.

70 pertsonak osatutako taldea

Film laburra grabatu eta ekoizteko prozesua «eromena» izan dela aitortzen du Txemi Moredak, baina gustora burututako eromena: pandemiaren ondorioz ezarritako edukiera mugatuak eta mugimendu murrizketak grabaketa baldintzatu zuten, izan ere egileek «beti jarraitzen genuen Covid protokoloa». Baina pazientzia izanez, eta osasun egoera hobetzen zihoan heinean, geroz eta hobeto lan egiteko aukera izan zuten, azkenik akelarrearen eszena grabatuz. Guztira, 'M' film laburraren filmazio eta ekoizpenean 70 lagunek parte hartu dute, horien artean, Nayade abesbatzako kideak: «akelarrearen eszenari musika jartzeko arduradunak izan dira».

No hay comentarios: