jueves, 7 de octubre de 2021

Koiote eta Untxia txotxongiloek nikaraguar istorioak kontatuko dituzte igandean

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 7 de Octubre de 2021.

Untxia eta Koiotearen abenturak saioaren pertsoaniak. / BERTRAND CAUSSEAU

Koiote eta Untxia txotxongiloek nikaraguar istorioak kontatuko dituzte igandean

Tamara Cuellar eta Rubén Mejuta irundarrek ekoisten eta antzezten dute Ostomila taldearen eskutik Amaia Kultur Zentrora helduko den lana

Iñigo Morondo
IÑIGO MORONDO IRUN. 

Rubén Mejuto eta Tamara Cuellar irundarrak dira Ostomila Txotxongilo Taldearen sortzaileak. Biak ere talde honek berak ekoiztu duen 'Untxia eta Koioteren abenturak' lanean aktoreak dira. Igande honetan, Amaia Kultur Zentroko dantza aretoan ikusi ahal izango da 11:00etan eta 12:30ean. Bertara joan ahal izateko, gonbidapenak 50 minutu lehenago bertan jaso behar dira, kultur zentroko alboko atean, López de Becerra kalean.

Euskarazko txotxongilo antzerki tradizionalan oinarrituta dago proposamena, bi pertsonai nagusirekin, osaba Koiote eta osaba Untxia. Hauen eskutik, Ostomilak Nikaraguako Pacífico aldeko betiko bi istorio dibertigarri irundar ikuslegoari eskeiniko dizkio.

Los datos

  • Ikuskizuna. Untxia eta Koioteren abenturak, Igandean, Amaia, Bi emankizun, 11:00etan eta 12:30ean.

  • Taldea. Ostomila Txotxongiloak Zoa Tamara Cuellar nicaraguar-irundar titirilaria eta Rubén Mejuto musikari irundarra.

Badira hiru urte Ostomila jaio zenetik. Zoa Tamara Cuellar titirilari nicaraguarra denbora urteak zeramatzan Irunen finkatuta, nahiz eta bere jatorri herriarekin kontakturik galdu ez. Beti ere proiektu berrien bila, Rubén Mejuto irundar musikalaria topatu eta bion artean ekin zioten Ostomila ekimenari.

Txotxongiloak eta artisautzaDenbora dira talde honen ardatz eta urte guzti honetan bere sinadura daramaten proposamenak gero eta gehiago dira. Ahozkoak, txotxongiloak (paperezkoak eta tradizionalak), artisautz produktuak... Egun, modalitate ezberdinak kontutan hartuz, zazpi ikuskizun dituzte zerrendan, azkenekoan, joan de uztailan estreinatutako Mitoen banda, Irungo Musika Bandarekin elkarlanean sorturiko proiektua. Magiaz, soiunuz eta pertsonai miresgarriez beteriko Euskal Herriaren musika eta tradizioetan murgiltzera daraman lana.

Honakoan, ordea, Amiaka Kultur Zentrora Untxia eta Koioteren abenturak bertaratuko da bikote irundarra. Orain arte behintzat, bere proposamen nagusia.

No hay comentarios: