Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 22 de Noviembre de 2021
Euskararen Eguna ospatzeko ekimen ugari egingo dira Irunen
'Ez geratu begira!' lelopean, Euskara arloak programa zabala prestatu du abendu hasierarako
jon guezala 22.11.2021 | 00:54irun – Azken urteotan bezala Irungo Udalak programazio berezi bat prestatu du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Miren Echeveste Irungo Udaleko Euskara ordezkariak programa aste honetan aurkezteaz gain, hiritarrak gonbidatu ditu antolatutako ekitaldietan parte hartzera.
Antolatutako ekimen gehienak abenduaren 3aren astean izango badira ere, azaroan, asteazken eta ostiraletan hain zuzen, Haurrak Parkean proiektuan parte hartzeko aukera izango dute 2 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Proiektu honen helburu nagusia parkeetan eta kalean euskararen erabilera handitzea da.
Berez, Euskararen Egunaren harira prestatutako programazioa abenduaren 1ean hasiko da, Kalean Bai sina-tze ekitaldiarekin. Kalean Bai plana Irungo aisialdiko jarduerak eta ekin-tzak urratsez urrats euskalduntzeko helburuarekin sortu zen duela urte batzuk. Hitzarmengintzaren bitartez Irungo elkarteek hainbat konpromiso hartu izan dituzte haien entitateetan eta antolatzen dituzten jardueretan euskara bultzatzeko. Udalak abiarazitako hausnarketaren ondorioz, Kalean Bai plana berraktibatzeari ekin zaio: hitzarmen berriak sinatuko dira, eta egungo errealitatera egokituko dira. Lan hau faseka egingo da.
Abenduaren 2an, bertso saioak ospatuko dira Irungo parkeetan, Alaia Martin eta Sustrai Colinaren eskutik, 17.00etan San Juan plazatik abitatuta. Bertsolariak helduak haurren aurrean euskaraz aritzeko garran-tziaz arituko dira bertan.
Euskararen Egunean, hilaren 3an, zenbait ekitaldi egingo dira. CBA liburutegiak animazio ekitaldi bat antolatu du kalean Kontukantoi taldearen eskutik, goizetik eguerdira arte eta 16.00etatik 18.00etara Zabaltza plazatik CBAraino. Aldi berean, Oiasso museoak bakarrizketa saio bat antolatu du bere aretoan 18.00etan. Egun horretan bertan, 19.00etan Amaia Kultur Zentroan Idoia Asurmendiren Neguko Bira kontzertua ikusi eta en-tzuteko aukera izango da.
Azkenik, abenduaren 4an beste bi ekitaldi egingo dira. Batetik, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak gidatuko duen kalejira, San Juan plazatik 12.00etan aterako dena. Bestetik, Amaia Kultur Zentroan 19.00etan Euskal musikaren zertzeladak dokumental musikala eskainiko du Skola Musikek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario