Noticia publicada en Diario Vasco,el sábado día 29 de Enero de 2022.
ferIA, adimen artifizialean oinarritutako informazio soluzioa
Prototipo fasean dagoen tresna Ficobak sortu du, eta Innobasqueko Berrikuntza Kasu Praktikoen Bankuan sartu da
Azokaren eta ekitaldien sektorean adimen artifizialak jorratutako bidean pauso bat gehiago eman nahi du ferIAk, prototipo fasean dagoen tresnak. Honi esker, besteak beste, ekitaldi batera zenbat pertsona joango diren eta hurrengo azokan zenbat erakusketari errepikatuko dituzten jakin ahal izatea espero da, «negozioan eragin zuzena duten bi parametro». Lehenengoak segurtasunarekin, aparkalekuarekin, edukierarekin eta abarrekin lotutako prozesuen plangintza errazten du. Bigarrenak, berriz, merkataritza lana optimizatzea ahalbidetzen du, baliabideak modu eraginkorragoan banatzen.
Erakusketarien parte hartzearen iragarpenak % 87ko fidagarritasuna lortu du, «oso datu ona» sortzaileen ustetan. Izan ere, zehaztu dutenez, aurretik erabilitako iragarpen sistemak inkesta tradizionaletan oinarritu ohi ziren eta gehienez % 30eko fidagarritasuna zuten.
Etorkizunean, ferIAk funtzionaltasunak gehitzen jarraituko du, hala nola ekitaldi baten arrakasta maila iragartzea, zenbait parametroren arabera: ekitaldi mota, bisitari kopurua, erakusketari kopurua eta abar.
Etorkizuneko ekitaldietan errepikatuko dituzten erakusketarien iragarpenari dagokionez, ekitaldiak eta azokak antolatzeko datu historikoetatik abiatu da, eta azoketako parte hartzea iragartzeko sistema bat ezarri da, neuronasare bat entrenatuz.
Informazioa Adimen Artifizialarekin tratatzeko tresna honen garapena Ficobak bere jardueran digitalizazioaren ahalik eta etekin handiena lortzeko abiatu duen digitalizazio estrategiaren barruan kokatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario