jueves, 24 de marzo de 2022

Euskaltegiak hirian zehar ibilaldi komentatuak antolatu ditu

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 24 de Marzo de 2022.

Euskaltegiak hirian zehar ibilaldi komentatuak antolatu ditu

Nahiz eta Ikasleei zuzenduak egon, tokia badago hainbat herritar, euskaltegitik kanpokoak, izena eman eta parte har dezaten

Mertxe Tranchek gidatutako ibiladi bat hirian, kasu hartan, emakumeen ekarpenen gainean./ F.DE LA HERA

 

M. A. I. IRUN.

Hiriko Udal Euskaltegiak ekimen berri bat jarri du martxan bere ikasleei zuzenduta, baina, lekua soberan izanik, zentrotik kanpoko herritarrentzat ere zabalik dagoena. Proposatzen den aktibitatea euskarazko irteera komentatuen programa bat.

Hirian barrena, ikasleek hiriko historiaren, eraikinen eta tradizioen xehetasun gehiago izateko aukera izango dute. Guzti hori euskaraz egingo da, hizkuntzaren ezagutza haunditzeko eta bere erabilera areagotzeko dauden aukerak plazaratzeko.

  • Martxoaren 29an, asteartearekin, 18 30etik 20:00etara bitartean, Mertxe Trancherekin.

  • Apirilaren 6an, asteazkenarekin, 16 30etik 18:00etara bitartean, Pía Alkainekin.

  • Apirilaren 8an, ostiralarekin, 10 00etatik 11:30era bitartean, María José Noainekin.

  • Izenemateak Euskaltegiko ikasleak ez diren eta ibilaldi hauetako baten batean parte hartu nahi duten herritarrek aurretik izena eman behar dute 943505273 telefono zenbakira deituta. Plazak mugatuak daude.

Programaren lehen edizio honetan hiru ibilaldi antolatu dira egun ezberdinetan eta pertsona ezberdinek gidatuak. Lan horietarako eskualdeko hiru emakumerekin harremanetan jarri da Udal Euskaltegia. Bat hondarribiarra da, Pia Alkain, arkeologa eta kultura zabaltzailea; beste biak irundarrak, Mertxe Tranche, historialaria, idazlea, bibliotekaria, hizlaria... eta María José Noain, Historian lizentziatua eta Gizarte eta Kultura Antropologian espezialista, besteak beste. Hiruak ere komukizaioan eta Kultur dibulgazioan oso trebeak.

Hiru hitzordu

Kaleetan zehar lehenengo ibiladia Mertxe Tranchek eskeiniko du martxoaren 29an, asteartearekin, 18:30etik 20:00etara. Bigarren aukera Pía Alkainen eskutik izango da, apirilaren 6an, asteazkenarekin, 16:30etik 18:00etara bitartean. Hirugarren eta azken irteera María José Noainek gidatuko du apirilaren 8an, ostiralarekin, 10:00etatik 11:30era bitartean.

Esan bezala, Udal Euskaltegiko arduradunek jakinarazi dutenez, ikastegitik kanpoko pertsonek ere parte har dezakete aktibitate honetan. Horretarako nahi dutenek eman dezakete izena, harik eta edukiera betetzen den arte, 943 50 52 73 telefono zenbakira deituta.

No hay comentarios: