jueves, 28 de abril de 2022

Haurrak Parkean programa hobetzen jarraitzen du Udal Gobernuak

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 28 de Abril de 2022.

Haurrak Parkean programa hobetzen jarraitzen du Udal Gobernuak 

Miren Echeveste eta Josebe Araña Sargia Parkean. / F.DE LA HERA

 


IÑIGO MORONDO irun.

Euskara eskolatik eta antzeko leku klasiko eta formaletatik kanpo atera eta familiarteko transmisioan eragin nahian dabil aspilditik udal euskara Arloak. Ildo horretan hainbat ekimen burutzen ditu arloak eta horien artean Familia Ola eta Haurrak Parkean programak nabarmendu zituen Euskara ordezkaria den Miren Echevestek. «Argi dago ikasteko eta lan egiteko ez bezala, euskarak dibertitzeko eta harreman sozialak garatzeko balio duela, eta hor datza nagusiki erabilera areagotzeko gakoetako bat».

Maiatzan izango diren hainbat proposamen iragarri zituen Josebe Araña arloko teknikariarekin batera: Plaiaundi parke ekologikora bisita (maiatzak 17 eta 19), Ipuin kontaketa musikatua (maiatzak 24 eta 26), itsasontziz irteera (maiatzak 22) eta arditurrira bisita (maiatzak 29). Parte hartzeko irun.org udal webgunean aurretik izena eman behar da.

Bestalde, Haurrak Parkean denboraldi berri bat hasiko du maiatzan. Joan den urtean estrinatu zen programa oso harrera arrakastatsuarekin. Hala ere, bai udaberrian, bai udazkenean izandako eskarmentuarekin 2022 saiakera are borobilagoa izango delakoan daude euskara arloan.

Egitasmo honekin, parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea bultzatu nahi da. Leku eta egun jakinetan begiraleak agertuko dira maiatzan zehar adinaren harabera bertan dauden haurrekin bi multzo osatzeko (bata 3-5 tartean eta gurasoekin; bestea, 6-10 tartean). Kasu bakoitzan jolas eta dinamika ezberdinak egingo dira. Asteazkenetan, Olaketako Partxis parkean eta San Juan plaza, ostialetan Nagore Laffage parkean, San Migueleko Alberto Anguera plazan eta Bentaseko Lapurdi kalean.

No hay comentarios: