Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 17 de Septiembre de 2022
Irungo tasak eta zergak izoztuko dira 2023rako
Hirugarren urtez jarraian hartzen den neurria da, herritarrei laguntza emateko borondatearekin
Hirugarren urtez jarraian (pandemia hasi zenetik, hain zuzen ere), Irungo Udalak datorren urterako tasak eta zergak izoztea erabaki du berriz ere. Beraz, ez da igoerarik egongo zergen zenbatekoan (etxebizitzarena, ibilgailuena, eraikuntza edo obrena) ez eta tasetan ere (udal-zerbitzu gehienengatik herritarrek ordaintzen duten zenbatekoa dira tasak). Herritarrei laguntza emateko borondatearen parte da tasak eta zergak izozteko erabakia, nahiz eta horrek, Udalak erosahalmena galtzea ekarriko duen. Erabakia Ogasun zinegotziak, Miguel Ángel Páezek, iragarri du aste honetan. Agerraldian, udal arduradunak azaldu zuenez, Ogasun arlotik Udalaren 2023ko aurrekontu- proiektua lantzen ari direla dagoeneko jakinarazi zuen. Aurrekontu proiektua urtea amaitu aurretik Udalbatzara eramatea espero du arloak. Ordezkariak aurreratu duenez, “aurrekontu koherentea izango da, aurreko urteetakoen ildo beretik jota”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario