domingo, 16 de octubre de 2022

Mintzalaguna egitasmoaren aurkezpena

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el domingo día 16 de Octubre de 2022.

Mintzalaguna egitasmoaren aurkezpena

Hilaren 20ra arte eman daiteke izena webgune horretan bertan


Miren Echeveste, Euskara arloko ordezkaria. / Irungo Udala

Aurrekoetan bezala, Mintzalaguna egitasmoa izango dugu euskara praktikatu nahi duten hiritarrentzat. Izena emateko epea urriaren 13tik 20ra izango da

Mintzalaguna egitasmoa B1etik gorako maila duten hiritarrei zuzendua dago. Egitasmo honetan, 4/5 laguneko taldeak osatzen dira, euskal hiztuna den lagun bat (mintzalaguna), taldea dinamizatzen duena eta gainerakoak, euskara praktikatu nahi dutenak (mintzakideak), euskaraz arituz. Astean behin biltzen dira.

Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da taldeetan.Informazio gehiago Irungo Udaleko Euskara Arloaren atarian www.irun.org/eu/euskara.

Hilaren 20ra arte eman daiteke izena webgune horretan bertan.

No hay comentarios: