Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 4 de Noviembre de 2022.
BTNko hirugarren finalaurrekoa Irunen ospatuko da larunbatean
Finalaurrekoen lehenengo itzuliko hirugarren saio honetan Ane Labaka, Jone Uria, Maialen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibartzabal eta Sustrai Colina arituko dira
Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa ospatuko da larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Irungo Ficoba aretoan. Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango dira oholtzaratuko diren sei bertsolariak, Maialen Belarra Eneterreaga gai-emailearen gidaritzapean.
Sarrerak eskuragai egonen dira www.bertsosarrerak.eus atarian larunbateko 12:00ak arte eta, oraindik sarrerarik gelditzen badira, pilotalekuko ateak saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dira.
Azken txapelketako finalista izan zen Sustrai Colinarentzat bere lehenengo saioa izanen da txapelketa honetan. Oholtzan, txapelketan indartsu hasi diren bertsolarietako batzuekin arituko da: Nerea Ibartzabale Gotaine-Iribarnen saio bikaina egin eta gero zuzenean sailatu zen finalaurrekoetara eta puntuazio bidezko sailkapenean ere nagusi izan zen; eta Jone Uria ere sailkapeneko gorenean mantendu da puntuei dagokienez.
Larunbateko saioa irabazten duen bertsolariak azaroaren 26an Baionan ospatuko den finalaurrekorako pase zuzena eskuratuko du. Bertan, puntuazioz sailkatuko diren beste bost bertsolarirekin arituko da. Hauek zeintzuk izango diren jakiteko, alta, datorren asteburuan Durangon ospatuko den finalaurrekoaren emaitzari itxaron beharko zaio.
Txapelketaren fase honetan, honako ariketak egin beharko dituzte bertsolariek: zortziko handia, zortziko txikia, puntuka, sei puntuko motza eta ganbarako lana. Finalaurrekoen lehenengo itzuli honetan epaile lanetan Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta arituko dira.
Bai saio honetarako, bai hurrengoetarako sarrerarik eskuratu ez duenak internet bidez jarraitu ahal izango ditu finalaurreko guztiak, zuzenean bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan; baita telebistaz ETB4 katean ere.
3. finalaurrekoa
Irungo Ficoban, 17:00etan. Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria. Gai-jartzailea:Maialen Belarra Eneterreaga.
Sarrerak. www.bertsosarrerak.eus. Leihatilan, 15:00etatik aurrera.
Zuzeneko emisioa. Internetez bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan. Telebistaz ere jarraitu ahal izango da, ETB4 katean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario