Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 23 de Diciembre de 2022.
Udalak zerbitzua indartu eta egun horietan 24 orduko eskaintza etengabea eskainiko du. Eskailera mekaniko eta igogailuen ordutegia ere zabalduko dute.
Eguberrietako egun berezienetan garraio publikoaren eskaintza indartuko da Irunen. Bihar (abenduaren 24a) eta abenduaren 31ko (larunbata) gauetan, Irungo Udalak Irunbusen zerbitzua indartuko du. Hala, gaueko zerbitzua goizeko 07:00etan bukatu beharrean, 09:00ak arte luzatuko dute. Ondorioz, zerbitzua 24 orduz etengabea izango da bi egun horietan. Gainera, 07:00ak eta 09:00ak artean doako zerbitzua emango dela jakinarazi dute.
Horren guztiaren harira, hona hemen hiriko autobus lineen ordutegiak:
Abenduaren 24 eta 31, azken irteerak
- L1, Zaisa-Ospitalea: 21:00etan Zaisatik eta 20:52 ospitaletik.
- L2, San Juan-Bentak-Txingudi: 21:00etan Fermin Kalbetonetik, 20:00etan suhiltzaileetatik eta 20:30ean Txinguditik.
- L3, San Juan-Artia: 21:00etan Fermin Kalbetonetik.
- L4, San Juan-Antzaran-Olaberria: 20:45ean Fermin Kalbetonetik.
Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1, lehen irteerak:
- L1, Zaisa-Ospitalea: 09:00etan bi muturretatik.
- L2, San Juan-Bentak-Txingudi: 09:00etan Fermin Kalbetonetik eta 09:30ean Txinguditik.
- L3, San Juan-Artia: 09:00etan Fermin Kalbetonetik.
- L4, San Juan-Antzaran-Olaberria: 09:15etik Fermin Kalbetonetik.
Abenduaren 24 eta abenduaren 31, gautxorien lehen irteerak:
- G1, Behobia: 01:00ean Fermin Kalbetonetik.
- G2, Bentak: 01:30ean Fermin Kalbetonetik.
Hortaz gain, Artiako eskailera mekaniko eta bertako nahiz erdiguneko igogailuak bihar eta hilaren 31n gaueko 01:30ak arte egongo dira erabilgarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario