Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 31 de Marzo de 2023.
Aurtengo edizioan, 50 urtetik gora dituzten eskualdeko enpresak omendu, estetika lerro berria aurkeztu, eta enpresa eta ekintzaileen arteko harremanak estutzeko egitaraua antolatu dute.
Atzo, osteguna, Irun eta Hondarribiko udalek antolatutako Krea Bidasoa azokaren hamalaugarren edizioa ospatu zuten, Ficoban. Egun osoan zehar hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzak egin ziren; ekintzaileak, enpresak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk elkartzeko balio izan zutenak. Aurtengo edizioan 50 urtetik gora dituzten eskualdeko enpresak omendu dituzte, baita azokaren estetika berria aurkeztu dute ere. Krea Bidasoaren ordezkariek “markaren restylinga gaur egungo sinboloa ezaugarritzen duen elementu nagusi horretatik” sortzen dela adierazi dute, puntu askoren bidez eraikitzen den zirkulutik.
Egitarauari dagokionean, eskualdeko enpresa eta ekintzaileak harremanetan jartzea helburu, SPRI taldeak ‘Inplantalariak’ programaren baitako bi tailer eskaini zituzten. Horien bidez, parte-hartzaileek fabrikazio gehigarria eta adimen artifizialaren abantailak ezagutu dituzte, ekoizpenaren automatizaziora begira. Bestetik, “Memoria industriala eta arriskuaren metodologia” erakusketa egon zen ikusgai, lurraldearen historia industrialari buruzkoa.
Antolatzaileen arabera, urtero urtero 400 pertsona baina gehiago hurbiltzen dira azokara, eta udal ordezkariek proiektuaren sendotasuna azpimarratu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario