Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 1 de Marzo de 2023.
1.415.349 euroko aurrekontua bideratu dute finantzaketa lerro horietara. Hilabete bateko epea da eskaera egitekoa, kasu gehienetan.
2023ko diru laguntzen deialdi orokorraren laguntzak eska daitezke asteartetik aurrera, deialdia argitaratu dutelako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira, 37 finantzaketa ildo dira publikatutakoak, eta 1.415.349 euroko aurrekontua da erabiliko dutena.
Miguel Angel Paez alkateordeak esan du, “diru laguntza guztiak deialdi bakar baten barruan (ez banan-banan) argitaratzeko ekimena azken urteetako kontua da”.
Diru laguntzen lerroen eremuak ezberdinak dira, esaterako, gizarte munduan programak eta beste jarduera batzuk egitea; euskara sustatzea; ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzea; etxebizitzetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzea; merkataritza digitalizatzea; edota kultur hezkuntza eta kirol jarduerak garatzea.
Horietako hiru ildo berriak dira; zehazki, industria sektoreko mikroenpresak digitalizatzekoarena; banakako kirolariei laguntzekoarena; eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzekoarena.
Laguntzak jasotzeko baldintza guztiak Irungo Udalaren orrialdean kontsulta daitezke, Laguntzak eta diru laguntzak atalean, hain zuzen. Eskabideak datorren asteartetik, martxoaren 27ra bitarte ahalko dira egin, eskabideak aurkezteko epe luzeagoa duten diru laguntza linea konkretu batzuk izan ezik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario