Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 22 de Mayo de 2023
Koadrilen Eguna ekainaren 24an izango da
Betti Gottik goitibera lehiaketa antolatu du berriro eta herri bazkarirako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai
Koadrilen Eguna dela eta, Betti Gotti Elkartetik ekainaren 24a goizetik gauera arte aparteko eguna izango dela adierazi dute. Eguna gosari herrikoiarekin hasiko da (parte hartzeko www.bettigotti.eus web gunean izena eman behar da 12 euroren truke). Ondoren Irun Hiriko II. Sari Nagusia goitibera lehiaketa antolatu dute, 18 urtetik gorako edonorentzat. Aurten elkarteak jarriko ditu goitiberak, baina datozen urteei begira, asmoa da jendeak propio diseina ditzala beraiena. Aurten norbait animatuko balitz, elkartearekin harremanetan jarri daiteke web gunearen bidez.
Ekainaren 24an, eguerdi aldera, trikitilari eta Peña Poteo txaranga arituko dira alde zaharreko kaleak girotzen, gero denok batera kalejiran Ficobara hurbiltzeko.
Bazkaria 14.15ean hasiko da eta joan ahal izateko txartelak web gunean erosi beharko dira, 20 euroren truke, maiatzaren 26ko 12.00etatik maiatzaren 28ra, lehenago amaitzen ez badira. Sarrerak zenbakituak izango dira eta azken urteetan bezalaxe, pabiloiak bi taldetan banatuko dira: alde batetik, 23 urtetik gorakoentzako sarrerak egongo dira eta bestetik, 22 urtetik beherakoentzat. Bestalde, Betti Gotti elkartetik 18 urtetik beherakoei sarrera ez erostea eskatzen diete, izan ere, ezin izango dira Ficobara sartu.
Arratsaldean, 16.00etan Ficobako ateak irekiko dira eta Dj Balber-en emanaldia hasiko da. Beranduago, 17.00etan, Burrunba Elektrotxarangarekin dantzaldia izango da.
19.00etatik aurrera, Dj Balber berriz arduratuko da musikaz, eta 20.30ean Urdanibia plazara itzultzeko kalejira abiatuko da.
Elkartetik ekimen hau aurrera eraman ahal izateko jende askoren laguntza beharrezkoa dela gogoratu dute eta norbait laguntzeko prest baldin badago bettigotti@hotmail.com helbidera idatzi dezakeela azaldu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario