Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 24 de Mayo de 2023.
Udal Euskaltegiak ikastaro trinkoak eskainiko ditu
Uztailan eta abuztuan izango dira eta izena emateko epea maiatzaren 29an zabalduko da
Udal Euskaltegiak euskara ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, eta langabezia egoeran dauden pertsonentzat LANNAHI programa eskainiko du.
Uztaileko ikastaro trinkoa hil horren 3an hasi eta 28an bukatuko da eta 9.00etatik 13.15era arteko ordutegia izango du. Bestalde, abuztukoa hilaren 1ean hasi eta 29an bukatuko da ordutegi berarekin. Horien prezioa 69,40 eurokoa izango da, baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek Udalak euskara ikasteko ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Horren bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.
Ikastaro trinkoetan izena emateko interesa duten pertsonak maiatzaren 29tik ekainaren 8ra Udal Euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian (10.30- 13.30 goizez eta 16.30-19.00 arratsaldez).
Ikastaro trinkoen data eta ordutegi berean doako ikastaroak eskainiko dira langabezia egoeran dauden ikasleentzat, LANNAHI programaren bitartez.
Interesatuek maiatzaren 29tik ekainaren 8ra egin beharko dute izenematea SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela...), HAZ-SACeko autozerbitzu terminalak erabiliz edo Udal Euskaltegira hurbilduz. Izena emandakoek mailaketa proba egin beharko dute maiatzaren 29tik ekainaren 8ra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario