Noticia pu blicada en Bidasoko Hitza, el viernes dia 6 de Octubre de 2023.
Azken bozketa gaurtik (hilak 6) hilaren 10era egongo da irekita, eta herritarrek aukera izango dute erabakitzeko zein proposamen sartuko diren 2024ko aurrekontuetan.
Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Parte Hartzeko arloak Irungo Udalaren webgunean aurrekontu parte hartzaileen proposamen finalistak argitaratu ditu. Prozesu orokorreko aurre bozketan, 494 lagunek hartu zuten parte, eta 1.941 boto eman zituzten. Gazteen prozesuan, aldiz, 52 pertsonek hartu zuten parte, eta 199 boto eman zituzten.
Gauzak horrela, 20 izango dira prozesu orokorreko proposamen finalistak. Gazteen prozesuan, berriz, 21 proposamen hautatu dituzte finalerako, bozketa prozesuan berdinketa egon baita. Azken bozketa gaurtik (hilak 6) hilaren 10era egongo da irekita, eta herritarrek aukera izango dute erabakitzeko zein proposamen sartuko diren 2024ko aurrekontuetan, 1,5 milioi euro agortu arte.
Proposamenak biltzeko fasean egin bezala, azken bozketarako bi informazio karpa jarriko dira herritarren eskura:
- Hilak 6, ostirala: San Migel plazan, 18:00etatik 20:00etara.
- Hilak 7, larunbata: San Migel plazan, 11:00etatik 13:00era.
Botoa Irunen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eman dezakete. 16 eta 30 urte bitarteko gazteek, gainera, prozesu orokorrean zein gazte prozesuan bozkatu ahal izango dute.
Botoa bi modutara eman daiteke: online edo aurrez aurre. Hautu elektronikoa egiten dutenek, Irungo Udalaren bidez eman behar dute botoa, Irun Txartela erabiliz. Txartel hori ez dutenek, ordea, aurrez aurre eman beharko dute botoa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoetan, zehazten zaien egunean. Hitzordua 943 50 51 51 (010) telefonoan eskatu behar da.
Horrez gain, auzo elkarteak auzoetako bozketa elektronikoan laguntzeko gune izatea sustatuko da, HAZera joateko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Hiriko adinekoen gizarte zentro sozialetan, aldiz, dinamizatzaileek lagunduko diete bertaratzen direnei.
Hona hemen proposamen finalistak:
Prozesu orokorra:
1. Adinekoen lokaletan programa zabaltzea jarduera gehiago eginez.
2. Bidegorri sarea zabaltzea udalerriko eremuetan.
3. Soroxarta parkeko eta inguruko bideak konpontzea.
4. Bidegorriak konpontzea eta asfaltatzea.
5. Hiriko elkarteentzako kultur diru laguntzak handitzea.
6. Eskola Kirolaren programa hobaritzea.
7. Ohiko argiteria publikoaren ordez LED motako argiak jartzeko prozesuarekin jarraitzea.
8. Luis Mariano aldera ematen duen Artaleku kiroldegiko
hormigoizko horma apaintzea, Irungo artistekin kirol gaiei buruzko
ideia lehiaketaren deialdia eginda.
9. Auzoetako liburutegiak dinamizatzea.
10. Materialaz hornitzea Babes Zibila.
11. Urtean kultura jarduera gehiago bultzatzea eta egitea Irungo auzoetan.
12. Aurrekontu gehiago izatea sanmartzialetan, kultua eta kontzertu programazioari dagokionez.
13. Baliabide teknologiko gehiago jartzea Udaltzaingoko zerbitzuan hiria hobeto zaintzeko.
14. Eserlekuak jartzea San Jose Langilearen futbol zelaiko harmailetan.
15. Auzoetako kultura jardueretarako azpiegituretan eta ekipamenduetan inbertitzea: Karpak, baliabidea materialak…
16. Parke bioosasungarri estalia gerontogimnasiako makinekin.
17. Zuhaitzak landatzea edo berdegune gehiago ezartzea hirian.
18. Miguel de Ambulodi ingurua hobetu eta
berrurbanizatzeko proiektua idaztea Deskarga, Lopez de Primaut eta
Pedros jeneralaren kaleak hartuko lituzke.
19. 2. multzoko (Lorategi hiria 2) berrurbanizazio
proiektua idaztea, Lapitze auzoan. Alei, Muinoa, Belitz, Zapatainzabala
eta Piketazaharra kaleak hartuko lituzke.
20. Kultura programazioa 150.000 eurorekin sendotzea.
Gazte prozesua:
1. Puianako BTT zirkuitua egokitzea.
2. Bizikletak aparkatzeko 100 euskarri erosi eta jartzea.
3. Bidasoa Bizirikeko zerbitzuak gazteei nola helarazi aztertzea ekintzailetzari begira.
4. Jasangarritasun energetikoari buruz herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina.
5. Espazio publikoak estaltzea (eserlekuak, parkeetako eremu txikiak).
6. Aisialdiko begirale izateko ikastaroa.
7. Aurrekontu handiagoa ematea San Martzial jaietan gazteentzako jarduerak antolatzen dituzten jarduerei eta kanpo taldeei.
8. Reggae ekitaldia Sargia parkean.
9. Gazteentzako musika jaialdia.
10. Tekno jaialdi irekia.
11. Gazteentzako jarduera programa indartzea udan: kontzertuak, dantza emanaldiak, erakusketak…
12. Bizikletak garbitzeko makina Katea eta Oinaurre artean.
13. Markesina bat Elizatxo hiribidean, Oinaurre parean.
14. Argiztapena hobetzea Artiako zubitik Palmera Monteroko zubiraino doan eremuan.
15. Txarangen eguna antolatzea.
16. Emozioak arte bidez kudeatzeko programa.
17. Gazteentzako aisialdi alternatiboaren programa.
18. Gazteentzako kultur asteak egiten dituzten auzo elkarteentzako diru laguntza.
19. Bizikleta tailerra.
20. Lorezaintzarako hastapenen tailerrak gazteentzako.
21. Eskiatzeko bidaia 16 urtetik 30era bitarteko gazteentzako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario