Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 11 de Octubre de 2023.
Hitzarmenaren arabera 200 etxebizitza eraiki behar dituzte eta 100 izatea eskatu dute jeltzaleek. Ibaiertza, gainera, "publikoagoa eta berdeagoa" izatea nahi dute.
Duela bi urte Pasquier-Recondoko lursailean alternatiba berdeak aztertzeko eskaria egin zuen EAJk eta gaurkoan berriz ere egin dute eskaria. Irungo Udalak hitzarmena dauka sinatuta 200 etxebizitza eraikitzeko bertan eta jeltzaleek 100 etxebizitza izan daitezela eta lursailaren “erabilera berdeagoa” galdegin dute.
Bidasoaren ertzaren erabilerak berdeagoa ez zik “publikoagoa” izan behar duela azaldu dute. “Irundarrek inguru honetaz gehiago gozatu ahal izatea merezi dute”. Hartara, EAJk “proposamen bideragarri, erreal eta atseginagoa” landu du alkateak balora ditzan. Gainera, eztabaidarako mahai bat sortzea eskatu diote alkateari ere.
Jakitun dira “dagokigun erantzukizunetik” etxe gutxiago eraikitzearen proposamenak proiektuaren bideragarritasuna “jokoan” jartzen duela. Hona hemen, hitzez hitz, alderdi jeltzaleak egindako proposamenak:
- Etxebizitzak Bidasoa ibaiaren ertzetik ahalik eta gehien urruntzea.
- Ibaiaren ondoan, pertsonen aisialdirako eta gozamenerako, erabilera publikoko espazio libre handi bat erabilgarri uztea.
- Hitzarmenean jasotako etxebizitzen eraikigarritasuna erdira murriztea. Beraz, gehienez ere 100 etxebizitza eraiki ahal izango lirateke, aurreikusitako 200 etxebizitzen ordez.
- Lur azpian 300 garaje plaza eraikitzeko aukera, horietatik 150 publikoak, Udalari esleituak.
- Solarium publiko bat sortzea Azken Portu kiroldegiari lotuta.
- Azken Portuko kiroldegiko igerilekutik sarbide bat jartzea, kanpoan eraikiko den solarium publikora iritsi ahal izateko. Edozein pertsonak, kiroldegiko erabiltzaileak zein ez, libre eta doan erabili ahal izango du solarium publiko hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario