Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 31 de Octtubre de 2023.
Polizia etxolak ezkerreko erreia itxita mantentzera behartzen du eta dirudienez auto bat aurreratzeko erabiltzen ari zen. Suhiltzaileak eta poliziak berehala gerturatu dira.
Antxeta irratiak azaldu duenez kotxe batek Irun eta Hendaia arteko Santiago zubiko polizia etxolaren kontra egin du talka gaur eguerdiko 15:00ak aldera. Etxola hori kontrol arrazistak egiteko baliatzen du Frantziako poliziak eta ezkerreko erreia itxita mantentzen du ere.
Istripuak “nahasmena eta auto pilaketak” sortu dituela adierazi du Antxetak. Horrez gain, etxolak kalte materialak dituela eta auto gidaria artatu suhiltzaileek behar izan dutela zehaztu dute. Istripua gertatu den momentuan polizia ez zegoen bertan, eta dirudienez ezkerreko errailetik trafikoa aurreratzen ari zen autoa.
Talkari dagokionez, etxola babesteko lurrean zegoen hormigoizko bloke bat mugitu du kolpeak, irratiaren esanetan, eta etxolaren pareta bat zapaldu du.
Segidan hurbildu dira Hendaiako mugako poliziako agenteak, Hendaiako suhiltzaileen anbulantzia bat eta herriko etxeko mantenuko langileak. Suhiltzaileek autoko gidaria artatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario