Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 19 de Diciembre de 2023.
Abenduaren 19tik otsailaren 20ra bitarte egongo da ikusgai planaren hasierako bertsioa.
Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako 2023-2027 aldirako Plana (HMJP) hasierako onarpen dokumentua sinatu du udalak, eta, ondoren, herritarrek parte hartzea eta informazioa izatea bermatzeko, plana hasiera onartzeko dokumentua herritarren eskura jartzeko erakusketa bat sortuko dute, Palmera Montero gunean. Ikusgai izango da abenduaren 19tik otsailaren 20ra bitartean.
Erakusketan HMJPko 2010eko planaren lorpenak jaso dituzte, eta, bestetik, onartu berri duten planaren hasierako diagnostikoak hiriko mugikortasunari eta haren esparruko beste gai batzuei buruzko daturik aipagarrienak bildu dituzte. Horrez gain, aurreko diagnostikoetan oinarrituta finkatutako helburuak eta agertokiak ikus daitezke.
Informazioa gaika sailkatu dute eta bost panel handi instalatu: bizi kalitate handiagoa, mugikortasun jasangarriagoa, oinezko eta txirrindularien protagonismoa, espazio publiko seguru eta inklusiboagoa eta emisio gutxiko eremuak. Panel horietako bakoitzean HMJP barruko ekintza planaren datu nagusiak daude eta QR bidez informazio zehatzagoa jaso daiteke. Azkenik, iritzi eta iradokizunak biltzeko puntu bat instalatu dute.
Egungo HMJP hirugarren fasean dago. Laugarren fasean, 2023-2027 aldirako planaren behin betiko bertsioa idatziko du udalak. Horretan herritarren parte hartzearen emaitzak, alegazioei buruzko txostena eta herritarrek parte hartzeko aldian egindako txostek sektorialak jasoko dituzte.
2023-2027 aldirako HMJP planak hainbat zeregin eta lan garatu beharko dituela adierazi dute Mugikortasun departamentutik, hainbat fase eta etapatan. Era horretan, hirian mugikortasun politika bat definitzea ahalbidetuko duela diote, aztertutako agertoki bakoitzean hautemandako hutsuneetarako neurri zuzentzaileak proposatuz, eta hiri atseginagoa lortzeko proposamen batzuk ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario