Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 14 de Diciembre de 2023.
HAZ bulegoan egingo du banaketa Cristina Laborda alkateak, 09:00etan. Egutegia doan jasoko dute bertaratzen direnek.
Irungo Udalak lehiaketa baten bidez hautatzen ditu udal egutegiko hamabi argazkiak eta aurtengo gaia Irunen historia eta ondarea izan da. Hartara, dagoeneko hautaketa egina du udalak, Irungo Argazki Elkarteari esker, eta datorren astelehenean egingo du horien banaketa Cristina Laborda alkateak, HAZen, 09:00etatik aurrera. Doakoa izango da egutegia.
Ehun argazki baino gehiago jaso dituzte eta naturari lotutakoak gailendu direla azaldu du udalak. Horren erakusle, maiatzeko irudia, irailekoa eta urrikoa dira.
Alkateak eskerrak eman dizkio Irungo Argazki Elkarteari “berriro ere ekimen honetan laguntzeagatik eta argazkilaritza munduan egiten duen lanagatik”. Parte hartu duten herritarrei ere eskertu die.
Hona hemen aurtengo udal egutegian parte hartu dutenen zerrenda:
- Urtarrila: Yolanda Dominguez
- Otsaila: Jesus Hernandez
- Martxoa: Nieves Cabrita
- Apirila: Rafael Diaz
- Maiatza: Miguel Angel Carpio
- Ekaina: Custodio Martin
- Uztaila: Junkal Susperregi
- Abuztua: Yago Melarra
- Iraila: Mikel Dieguez
- Urria: Carlos Bailon
- Azaroa: Marina Vellet
- Abendua: Jose Javier Bercianos
No hay comentarios:
Publicar un comentario