Urte osoan erabiltzeko parke inklusiboa eraikiko dute Oinaurren
Lanak burutzeko 449.998,42 euroko aurrekontua erabiliko da eta sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusi dute. Aurrekontu parte hartzaileetan boto gehien jaso zituen eskaeretako bat izan zen.
Urte osoan erabili ahal izango den parke inkusibo bat sortuko dute Oinaurren. Lanok, baina, ez dituzte hutsetik hasiko; bertan kokaturik dagoen parke bat birmoldatuko dute horretarako. Aurrekontu parte hartzaileetan boto gehien jaso zituen eskaeretako bat izan zen. Astelehenean hasi zituzten lanak eta sei sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusi dute. Horretarako, 449.998,42 euroko aurrekontua izango dute.
Proiektuaren lehenen egunetan hesiak eta etxolak ezarri eta hondakinaren kudeaketa egingo dute. Lurreko kautxua kendu eta egun dauden haur jolasak desmuntatuko dituzte ere. Izan ere, kautxuzko zolagaina berritu eta jolasak berrantolatu egingo dituztela azaldu du udalak. Azken hau espazioa hobeto banatzeko izango da. Hortaz gain, argi instalazio berria ezarri eta parkearen inguruan paseatzeko eremu bat eraikiko dute.
Estaldurari dagokionez konposizio kateatua gisan eraikitako hiru elementu izango ditu. Bi elementu handienak altuera desberdina izango dute, eta formari dagokionez errektangularrak izango dira, ertz biribilduekin. Hirugarren plataforma elementu gehigarri gisa erantsiko dute, estalpean egoteko toki gisa. Orotara, 486 m2-ko jolasgunea sortuko dute.
Jolastoki berritua diseinatzeko jasangarritasun eta irisgarritasun irizpideak kontuan izateaz gain, parke inklusiboak diseinatzeko genero ikuspegia ere kontuan izan dutela argitu du udalak. Eta Borja Olazabal zinegotziaren ustez, haur jolasen eremua estaltzeak “auzoari bizitza gehiago emango dio”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario