lunes, 26 de febrero de 2024

Emakume Arkeologoei buruz gehiago jakiteko, bisita gidatuak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 26 de Febrero de 2024.

Emakume Arkeologoei buruz gehiago jakiteko, bisita gidatuak

Martxoko larunbat guztietan bisita gidatuak egingo dituzte Oiasson. Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea delako antolatu dute ekimena hil honetan.

I. Saiz.

Gipuzkoako Emakume Arkeologoen erakusketa zabalik da Oiasso museoan iazko urritik, eta orain, Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea kari, bisita gidatuak egingo dituzte martxoko larunbat guztietan. Erakusketa bertan izanen da martxoaren 31ra arte.

Gazte nahiz helduentzako bisita gidatuak izango dira, eta asmoa, museoaren baliabideen balioa nabarmentzea izango da, ikusarazteko eta herritarrei eta turistei hurbiltzeko. Jarduera horien baitan kokatzen da Gipuzkoako Emakume Arkeologoen erakusketa.

Bisita gidatuetan Gipuzkoako arkeologiak XX. mendean izan duen bilakaera azalduko dute, eta emakumeek diziplina horren funtsezko zenbait alderditan egin dituzten ekarpenak azpimarratuko dituzte.

Izen-emateak

Bisita gidatuetan parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar dute aldez aurretik, 943 63 93 53 zenbakira deituta. Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen jarduerei buruzko informazio guztia Euskal Kostaldeko Museoen webgunearen bidez kontsultatu ahal izango da.

No hay comentarios: