Enpresari berritzaileak aitortu dituzte Irun Ekintzan sariekin
IX. edizioa izan zen atzokoa eta lau sari banatu zituzten. Hiriko enpresa ehuna modernizatu nahi du udalak Irun Ekintzan sariketarekin.
IX. Irun Ekintzan sariak banatu zituzten atzo Ficoban. Sari horiekin enpresa munduaren esparru guztietan eta hiriko jarduera sektore ekonomiko guztietan berrikuntza bultzatuta, kultura berritzailea sustatzea eta hiriko enpresa ehuna modernizatu nahi du udalak. Lau sari dira banatzen dituztenak.
Hogei langiletik beherako enpresen berrikuntzaren Irun Ekintzan saria Forest Pioneer SL enpresak jaso zuen. Saria 4.000 eurokoa izan da, basogintzarako makina guztiak urrutitik kontrolatzeko programa bat garatzeko.
Zuregain enpresak zerbitzu enpresen berrikuntzaren Irun Ekintza saria irabazi zuen. Hirugarren saria ekintzailetzarena da eta Unai Morales Diazi eman zioten Recharge proiektuagatik.
Saria 2.000 eurokoa da kasu honetan eta ardatz muntatuetarako eta bogietarako babesgarriak fabrikatzeko teknika berri bat garatzeko eta, haren bidez, trenen sektoreko oinarrizko erronkei aurre egiteko baliatzeko izango da. Azkenik, hogei langiletik gorako enpresen ohorezko saria Bianditz SL-rentzat izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario