Santa Ageda bezperan kantari, Foro XXI-ekin
Igande honetan Irungo kaleetan zehar arituko dira koplak abesten. Aurretik, bihar, entsegua egingo dute Irungo Batzokian.
Foro Irun XXI-ek Santa Ageda eguna ospatuko du hilaren 4ean, igande honetan. Hala, Nabartenea Abesbatzak Irungo karrikak zeharkatuko ditu datorren igandean, otsailak 4, Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz. Kale Nagusian dagoen Batzokitik abiatuko dira, 19:30ean.
Ibilbidea honako hau izango da: Kale Nagusia, Zabaltza plaza, Luis Mariano parkea, Legia eta Foru karrikak, Kale Nagusia eta San Juan plaza.
Aurretik, baina, otsailaren 2an, bihar, Irungo Batzokian Nabartenea Abesbatzarekin parte hartu nahi duten guztientzat entsegu orokor eta irekia antolatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario