Hautesle errolda kontsulta daiteke
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle errolda egin du publiko udalak. Erreklamazioak, gaurtik hilaren 11 arte egin ahalko dira.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira. Hartara, Irungo Udalak gaur jakinarazi du gaurtik publiko egin daudela hautesle erroldak, eta erreklamazioak eta kontsultak egiteko epea zabaldu dela. Hilaren 11ra arte egongo da zabalik.
Hautesle-errolda Internet bidez, telefonoz edo zuzenean kontsultatzeko aukera dago. Telefonoz: 010 edota 943 50 51 52 zenbakira deituz. HAZen astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00era, eta larunbatean, 08:30etatik 13:30era. Erreklamazioak jartzeko HAZeko ordutegia, berriz, astelehenetik ostiralera 08: 30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan 09: 30etik 13:00etara da.
Pertsona bakoitzak berari buruzko informazioa soilik ahalko du, eta ez hirugarrenena. Identifikatu egin beharko da errolda kontsultatzeko NAN, pasaporte edo gida-baimenarekin.
Halaber, jakinarazi dute Euskal Herrian bizi diren hautesleek posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik dutela, apirilaren 11ra arte, Correosen bulegoetan eta on-line.
No hay comentarios:
Publicar un comentario