jueves, 21 de marzo de 2024

Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak lokal berria izango du

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 21 de Marzo de 2024.

Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak lokal berria izango du

Oraingoa mantendu eta bigarren bat zabalduko dute Virgen Milagrosa kalean. Apirilaren hasieran izango da irekiera, auzoko jaien atzera kontaketa betean.

Larreaundi-Olaberriako auzo elkartea belaunaldi aldaketa bizi-bizian dago, eta azken urtetako auzoko aktibitate altuena dauka. Arazoa, baina, egungo udalak lagatako lokala txikia dela da eta gaur udalak jakinarazi die apiriletik aurrera bigarrengo lokal bat izango dutela Virgen Milagrosa kaleko 3 zenbakian. Iñigo de Loiola kaleko 6-8 zenbakietan dutena ere erabili ahalko dute.

Udalak dagoeneko sinatu du alokairu ebazpena elkartearentzat, auzo elkarteko kideek “etengabe” espazio handiago bat eskatu ondoren. Era horretan, jarduerak “baldintza hobeagoetan” egingo dituzte.

Iñigo de Loiolako lokala mantendu egingo da eta gogoratu dute 2022an hobetu egin zutela pantaila eta altzari berriekin. Virgen Milagrosakoa egokitzeko 22.000 euroko aurrekontu-zuzenketa onartu zuten lokalaren alokairua, hobekuntza eta ekipamendu gastuei aurre egiteko.

Lokal berria

Lokal berriak 107 metro karratu ditu eta bi ate ditu, bata Virgen Milagrosatik, eta bestea Eguzkitza ikastetxearen albotik. Horrez gain, Virgen Milagrosan oinezkoentzako espaziora irteteko albo ate bat dauka. Gutxieneko baldintzak ere bermatuta daude, hala nola, ura, argia eta bainu instalazioak.

Dena den, lokalean hobekuntza lanak egiteko asmoa du udalak, auzo elkarteak bertan jarduna hasi aurretik. Nagusiki, margotu egingo dute, arotzeriako zenbait konponketa egin edo argiztapena hobetu. Gutxieneko ekipamendu bat ere jarriko dute, esaterako, mahaiak, aulkiak eta apalak.

No hay comentarios: