Adimen artifizialaz aritzeko hitzaldia antolatu du Irungo Hiritar Foroak
Julián Estévezen eskutik adimen artifizialaren argi eta itzalak ezagutzeko aukera izango da hilaren 8an izango da Palmera Montero gunean 2. gelan.
Datorren astelehenerako ‘Adimen Artifiziala: Argiak eta itzalak’ deituriko hitzaldia antolatu du Irungo Hiritar Foroak. Gaurkotasun handia duen gaia dela zaldu dute foroko kideek, eta horregatik antolatu dutela.
Julián Estévez EHUko Ingeniaritza irakaslea eta robotikan zein adimen artifizialean ikerlaria da eta haren eskutik adimen artifizialaren argi eta itzalak ezagutzeko aukera izango da. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, baina galderen txandan euskaraz galdegiteko aukera egongo da. Hitzordua hilaren 8an izango da Palmera Montero gunean 2. gelan
No hay comentarios:
Publicar un comentario