Bedeinkatu dituzte opilak
Junkal elizara gerturatu dira irundarrak opila bedeinkatzera. Arratsaldean, opila jatea Ibarlara joan eta San Martzialera igoko dira opila zaleak.
San Marko eguna da gaurkoa eta Bidasoan opila jaten da gaurko egunean. Aurretik, baina, opila bedeinkatzeko ohitura dute askok –bereziki fededunek– eta hiriko eliza gehienetan egiten da hori. Ezagunena Junkal elizako bedeinkapena izaten da eta bertan bildu dira haur zein nagusiak.
Bertako apaizak meza txiki bat egiten du eta opila “partekatzeko” deia luzatu. Era berean, “Covid-19aren gaixoak eta Ukrainiako gerrako biktimak” izan ditu gogoan. Orain, arratsaldean, opila jatera joateko ohitura dago, San Martzialera edota Ibarla ingurura. Mendira igo nahi duenak doako autobusak ditu, eta jolastu nahi duenak, Meakako auzo elkarteko plazatxoan jarduerak topatuko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario