Irungo alkateari alarde publikoa antolatzeko eskatu dio alarde parekideak
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar "moral eta politikoa" dela gogoratu du alarde parekidearen batzordeak.
Irungo alarde parekidearen batzordeak gutun baten bidez eskatu dio Cristina Laborda Irungo alkateari alardea antola dezala “hiritar guzientzako” izango dena. Gogoratu dute “mendeetan eta mendeetan” antolatu duela udalak festa eta batzordeak uste du hiriak “merezi” duela udalak antolatuta izatea alardea.
Autonomia Estatutuak botere publikoaren eginbeharra izan dute hizpide, zehazten duelako “baldintzak sustatu eta oztopoak gainditu” behar dituztela “pertsonek eta beraien taldeek erdiets dezaten berdintasun benetako eta eraginkorra”. Bide horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar “moral eta politikoa” dela diote “emakumeen eskubideak bermatzeko” eta pertsona guztiei “aukera berdinak” bermatzeko.
Arduradun politikoei zuzendu dira begira dezaten “nolako jokabidea duten benetako berdintasunez zinezko bihurtzen duten oztopoez esparru guztietan, jai girokoetan barne, desager dadin”.
Emakunderen adierazpenak mahai gaineratu dituzte zeinak dioen berdintasuna “elkarbizitza balio bat” dela. Urratsak eman dituela aurrera joateko berdintasunaren aldeko konpromisoan bai jendarteak bai eta udal erakundeek. Hartara, batzordeak iritzi du tenorea dela “konpromisoa gauzatzekoa”, udalak alarde parekidea sustatuz eta antolatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario