BDS Koop-ek Kooperatuz printzipio kooperatiboei sariak banatu ditu
Bidasoaz harago, aurten Gipuzkoa osoko kooperatiba eta lan sozietateak saritu dira
BidasoaKoop (BDSKoop) Elkarteak Kooperatuz printzipio kooperatiboei sariak banatu ditu Irunen. Pasa den urtean sortu zen ekimen hau, Behe Bidasoako enpresak saritzeko, eta aurten Gipuzkoa osora zabaldu da, lurraldean aurtengo kurtsoan eratutako kooperatiba eta lan sozietateak ezagutzera emateko.
Aurtengo edizioan, Izaera Demokratikoari Saria Batera Aske Koop, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako hezkuntza eskaintzen duen elkarte txikiak, eta Dejabu Konpainia Koop, antzerki eta arte lanen elkarteak, irabazi dute.
Bestalde, Komunitate eta Beste Kooperatibekiko Lankidetza eta Interesa Saria Maïa Permaculture Koop eta Magma Mia Koop-entzat izan dira.
Hala ere, oraindik asko dagoela egiteko esan dute ere. “Gipuzkoan 800 kooperatiba eta lan sozietate inguru gara, eta 14.000tik gora SL-ak. Eredu kapitalista gailentzen da gaur egun gure gizartean, eta forma juridikoak enpresaren izaera soziala determinatzen ez badu ere, oinarri sendoa ematen du bide bat edo beste jorratzeko. BDSKoop-etik elkarte eta kooperatibak sustatzen jarraituko dugu, gure erakunde bidelagun guztiekin batera, krisi global kapitalistaren aurrean alternatibak eraiki ditzakegula sinisten dugun guztiokin batera”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario