Be Veggie jaialdi beganoak badauka data
Jaialdi beganoa berritasunekin eta ohiko hitzorduekin egingo da Ficoban. Lehen aldiz, Espainiako V-Label sariak banatuko dituzte jaialdian.
Agendan apuntatzeko urteroko hitzordua da Be Veggie jaialdi beganoa eta dagoeneko badauka data: abenduaren 6tik 8ra egingo da. Aurtengo jaialdia berritasunez josita egongo da. Hasteko, nortasun bisuala berritu dute eta jaialdiaren orrialdean ikus daiteke.
Mamian ere aldaketak egongo dira eta Espainiako V-Label sariak Be Veggie jaialdiak banatuko dira. Erabaki hau Espainiako Batasun Begetarianoak hartu du. Landareetan oinarritutako elikadura bat sustatzeko lan egiten du erakunde horrek, baita osasunean, animalien artean eta planetarentzat horrek dakartzan onurak ezagutzera ematen ere.
Sari hauen helburua berrikuntzaren eta jasangarritasunaren arloan mugak gainditzen dituzten enpresak saritzea da. Izan ere, saridunen eraginak “eragin positiboa” izaten du besteek ere bide berdina jorra dezaten. Hautagaitzak edonork aurkez ditzake eta horretarako epea irailaren 13ra artekoa da.
Epaimahaia hainbat adituk osatutakoa da, hala nola, Miren Gaztañaga Be Veggieko zuzendaria. Kategoria desberdinak ditu sariketak eta iraila eta urria artean aztertuko dituzte sailkatuko diren proiektuak. Publikoak, berriz, kontsumitzailearen gogokoena sariaren irabazlea bozkatuko du.
Bestalde, beste urteetan bezala %100 begetala izango da, animalien sufrikariorik gabekoa eta jasangarria den bizimodua sustatzen duena. Konpromiso horrek erakartzen dituela pertsonak adierazi du antolakuntzak. Egitaraua aurrerago aterako dute eta adi egoteko deia egin dute. Horretarako, bere orrialdean sar daiteke edota sare sozialetan jarraitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario